2018-03-08

Matematikariok: konplize ditut eta...

Berritzeguneetan, bertso-saiotan, eskoletan, geletan, irakasleen prestakuntzan, prentsan, sarean, sukaldeetan, unibertsitateetan, Whatsapp-taldeetan... diharduten neska matematikariok, talde askoz ere handiagoaren adibideak zaretenei: osasuna eta Matematikari ekin eta zabaltzen eutsi topera!
Ainhoa,  Alazne,  Amaia,  Berta,  Blanca,  Eider,  Eva,  Jone,  Irati,  Isabel,  Leire,  Lorena,  Lydia,  Maite,  Manuela,  Marije,  Marta,  Marisa,  Mertxe,  Miren,  Monika,  Nekane,  Nere (Heziberri IIIIII eta IV), Pilar B.,  Pilar E.,  Pilar L.,  & Tere 
    Barkatu falta zareten guztiei. Zein gehituko zenuke? Gehituko duzu Comentarioetan? Eskerrik asko!

    2018-03-07

    Objetos de aprendizaje interactivos para la formación y evaluación en competencias: PISA...

    La web del Proyecto Descartes contiene muchos materiales interactivos competenciales que combinan las posibilidades evaluativas con las formativas de manera dinámica y activa. Recientemente han reclamado la atención de profesoras/es en relación a la próxima convocatoria PISA puesto que muestran, entre sus diversos recursos, muchos relacionados con dicha prueba cuya próxima edición se realizara próximamente en en unos 140 centros de la CAV.
    Al acceder a uno de estos recursos interactivos se abre una pantalla en la que se puede ver además de una barra de progreso, ayuda y flechas para el desplazamiento:

    • Un estímulo o situación contextualizada en la que pueden aparecer diferentes medios: textos, imágenes, tablas, gráficas, sonidos, vídeos... (En los materiales PISA a la derecha).
    • Preguntas o cuestiones relacionadas con el estímulo, abiertas o cerradas (=respuesta única) en formatos diversos: selección única o múltiple, emparejamientos... Además, tras responder a la cuestión se puede corregir y comprobar si hemos o no acertado (en los materiales PISA a la izquierda).
    Los recursos abarcan diferentes competencias desde 3º de primaria a 4º de la ESO incluyendo los de PISA (además de la versión original hay una enriquecida que es la que permite la corrección y en las de PISA la interacción con el profesor por email) :


    Se puede acceder a las 30 situaciones enriquecidas de  matemáticas para PISA , para verlas online o para descargarlas, en:

    2018-01-26

    Grupo de Whatsapp Matesarea Whatsapp taldea

    Askotan kontu interesgarriak topatzen ditugu Matematika alorrekoak eta gustatuko litzaiguke partekatzea gure kideekin. Ez badugu berehala egiten gehienetan ahaztu egiten zaizkigu edo beste kontu berri batzuek ordezkatzen dituzte. Partekatze horretan Twitter eta Facebook erabili ohi dute batzuek baina Whatsappen erabilera zabalduago dagoenaren iritzikoak gara. Horretarako sortu dugu Matesarea izeneko Whatsapp taldea. Partaide izatera eta baliabideak partekatzera animatzen bazara, honako loturan egizu klik edo QR codean:



    Muchas veces nos gustaría compartir noticias o recursos de matemáticas con nuestras/os Matesarea para compartir esas cuestiones de matemáticas. Si te animas puedes clicar en el enlace anterior o el código QR y los compartiremos en ese grupo.
    compañeras/os pero si no lo hacemos en el momento o se nos olvidan o son sustituidas por otros. Algunos utilizan Twitter o Facebook para compartirlos pero creemos que whatsapp es una herramienta de uso más generalizado. Por ello hemos creado un grupo de Whatsapp de nombre

    2018-01-15

    Lankidetza-taldea: OPE MATE 2018: 156 plaza

    Oraindik deialdia ez bada argitaratu ere, badirudi aurtengoan Matematika lanpostu asko plazaratuko direla OPEaren bitartez: 156 plaza lehenengo proposamen batean.

    Denok dakigu oposizioetarako prestaketak sortzen dituen ardurak eta zalantzak eta horiek partekatu eta denon artean ahal den neurrian ebazteko Whatsapp talde bat sortu dugu OPE MATE 2018 (156) izena duena.

    Whatsapp talde horretan parte hartzeko hona hemen lotura: 

    2017-09-26

    Problemak ditugu Jose Luis Ramos-ekin

    Gure kide eta laguna Jose Luis Ramosek ehundaka problema eskaintzen dizkigu bere lan fin eta jarraiaren ondorioz. Orain dela urte batzuk Prest_Gara ikastaroetan berarekin lanean aritzeko aukera eskaintzen digu eta horren ondorioz urtero 100 problema adierazgarri eta ebatziak argitaratzen ditu, euskaraz dugun zerrendarik interesgarrienetakoak osatuz. Hona hemen bere azkeneko lanak:


    Gogoratu Mateguay blogaren goiko MateUUDD pestañatik Unitate Didaktikoen biltegira jo dezakegula.
    Eskerrik asko Jose Luis zure eskuzabaltasunarengatik eta segi horrelako problemak ematen! ;-)

    2017-09-18

    PHET berria: Pendulu-laborategia

    PHET ekimenaren Pendulu-laborategia aukera berria argitaratu dute honako ezaugarrekin:
    • Penduluan eragina duten aldagaiak zehazteko esperimentuak diseinatu daitezke
    • Penduluaren periodoa aldagai horien menpe dagoela zenbakiekin deskribatu ahal izango dugu
    • Angelu txikia zer den eta haren hurbilketa azalduko dugu
    • X Planetaren grabitate-indarra zehaz dezakegu
    • Energia mekanikoaren kontserbazioa azalduko dugu zinetikoa eta potentziala erabiliz
    • Penduluaren energia-grafikoa deskriba dezakegu haren kokapen eta abiaduraren arabera
    Hona hemen simulazioaren loturak euskeraz, gazteleraz eta ingelesez eta azalpen bideoenak:
      Baliabide hau HTML5 teknologiarekin egina dago eta beraz gailu guztiekin (PC, tableta zein mobilarekin) eta sistema guztiekin (Windows, macOS, Android, iOS...) erabil dezakegu Flash eta java teknologiek eman ohi diguten arazo horiek gainditu beharrik gabe.

      2017-09-14

      PHET: Adierazpen-aldaketa, Cambio de expresiones

      Mateguay blogaren aurrekoa sarrera batean PHETek matematika arlorako argitaratutako azkeneko simulazioaren berri ematen genuen eta orain, bideotutorial batekin, haren funtzionamendua azaltzen saiatu gara.

      En una entrada anterior del Blog Mateguay comentabamos la última simulación de PHET para el área de matemáticas y ahora, mediante el siguiente tutorial, hemos tratado de explicar su funcionamiento:

      2017-09-12

      Matematika interaktiboak

      Prest_garako datorren faserako matrikulazio-epea zabalik dugula aipatzen genuen aurreko batean eta eskura dugun ikastaro bat 278 Matematika interaktiboak izenekoa da. Ikastaro honetan izandako aurreko edizioetan 100 kidek baino gehiago parte hartu duzue dagoeneko eta Prest_Garan eskaintzen diren arrakastatxuenetakoa da, orain dela dagoneko laupabost urte Eider Antxustegi-Etxartek tutoreak bultzatu zuenetik. 

      Eiderrek tutorizatuko duen ikastaro horretan honako tresna hauek ezagutu, adibideak aztertu eta gelan probatu ahalko ditugu, besteak beste: Blogger, Photomath, Dragon Box, Kahoot, Sketch Up, Educaplay, Educaplus, Thatquiz, Descarte-EDAD-Canals-Gauss proiektua-, JClic, Geogebra, Phet... Aukera bikaina eguneratzeko eta gure gela-jarduera aberasteko tresna digitalekin. Orain da unea apuntatzeko: IRAKASLEGUNEra jo

      2017-09-08

      PHET berria: Adierazpen-aldaketa

      PHET ekimenaren aukera berria adierazpen aljebraikoak lantzeko argitartu berri dute: txanponetatik
      hasi eta adierazpen aljebraikorainoko bidea egin ondoren bukaerako jolasten atalean hasteko prest egongo zara. Hona hemen loturak:

      Baliabide hau HTML5 teknologiarekin egina dago eta beraz gailu guztiekin (PC, tableta zein mobilarekin) erabil dezakegu eta sistema guztiekin (Windows, macOS, Android, iOS...) aurreko sarrera batean Gausserako azaldu genuenaren harira.