2012-04-19

Wiris quizzes collection, orain euskaraz ere bai

Moodle-n matematika lantzeko itzelezko laguntza eskaintzen digu Wiris-ek: formula editore bat oso modu intuitiboan edozein adierazpen matematiko txertatzen laguntzen diguna, eta WIRIS CAS kalkulu matematikorako plataforma. Orain gainera, beste aukera bat dugu: WIRIS QUIZZES.

Wiris Quizzes plugin bat da Moodle galdetegiak hobetzen dituena, batipat matematika arloan gabiltzanontzako. Galderetan, hauexek gehitu ditzakegu:
  • Aldakorrak diren aldagaiak, ausaz balioz aldatzen direnak (polinomioak, matrizeak, adierazpen grafikoak...)
  • Galderen ebaluatze automatikoa egin dezake Wiris-ek berak
  • Erantzunak emateko formula editorea izango dute ikasleek
  • Adierazpen grafikoak 2D-n eta 3D-n
  • ...
Honekin batera, badago Collection atal bat. Bertan, hainbat herrialdetako irakasleek beraien galdetegiak guztiokin partekatu nahi izan dituzte. Ariketak eta bere algoritmoak ikusteaz gain, gure ordenagailura jaitsi, eta ondoren, gure Moodle ikastaroetan txerta ditzakegu.  
Atzotik euskaraz ere baditugu 14 ariketa, Bilboko San Inazio BHIko 1DBHko ikasleentzat prestatu direnak. 

Animatu nahi zaitugu WirisQuizz ezagutzera, eta egiten dituzun jarduerak denekin partekatzera. Zer egin behar den galdera horiek partekatzeko? Esportatu ezazu zure galdera multzoa Moodle XML formatuan, eta collection@wiris.com helbidera bidali. 

Moodle euskaraz (Eider Antxustegi-Etxarte): Matematika eta Moodle sitea
Wiris euskaraz (Marisa Berdasco): Matematika eta Wiris sitea

1 comentario:

marisa dijo...

Mila esker informazioagatik.