2013-06-13

2. DBHko matematika olinpiadaren sari banaketa

Atzo Lakuan aurtengo Eduardo Chillida olimpiada matematikoaren sari banaketa egin zen. Bertan parte hartu zuten: Arantza Aurrekoetxea Sailburuordeak, Begoña Garamendi Hezkuntza Berrikuntza buruak, zeinak matematika arloaren eta problemen ebazpenaren onurak ikasle guztientzako mahaigaineratu zuen matematikaren funtsa agerian utziz, Luis Chillida artista handiaren semeak, Alberto Bagazgoitiak EMIE 20+11 elkartearen presidenteak, anfitrioi lanetan, eta Javier Duoandikoetxea UPV/EHUko analisia katedradunak eta RSEMen Gazetaren zuzendaria, "Problemen iturburua" izeneko hitzaldia eskeini zuenak.

Javierrek, Problemen iturburua izeneko saioan, matematikan disfruta daitekeen edertasuna, grina eta indarrez, trasmititu zigun bertaratzeko aukera izan genuenoi. Zenbaki lehenak aitzaki, ikasle zarituei problemen kate bat erakutsi zien matematikarien hausnartzeko bideen erakustaldi gertua eta adierazkorra burutuz eta publiko anitzari ederto egokituz. Euskara eta gaztelera naturalidadez trukatu zituen Javierrek txalo beroak piztuz, sarituek ahaztu ezingo duten saio batean, eta problemak ebazteko aldez aurretik gure buruari galderak egin behar dizkiogula praktikakin erakutsiz.

Aurten 1. postuan geratutako ikaslea Guillermo Hijano, orain dela bi urte irabazle geratutako Albertoren anaia da. Matematikari familia honetan eta Elgoibarko Arreiturre institutoan gauzatu da bi anaia saritu hauen matematika zaletasuna eta atzo egun handia izan zen Gillermo, Alberto eta euren guraso eta irakasleentzat. ZORIONAK!

Sarituen artean Aitor Ganuza izagirre Igeldotar mutiko bizia ere bazegoen, Gemma Ucar problemen ebazpenean lagundu duen irakaslearekin eta bere amarekin. Aitorrek Igeldoko Eskola Txikian ikasi zuen LH eta baita bere matematikarako eta ezagutzarako zaletasuna ederto garatu ere. Aitor gure inguruan hain lana txukuna eta gertua egiten duten Eskola Txikien erakusgarria izan zen atzoko saioan.

Saioa bukatutakoan galdera batzuk planteatu zitzaizkigun, izan ere, hitza hartu zuten bost lagunek beste lauei eskerrak eman zizkioten... zenbat aldiz entzun behar izan genuen orduan esker emate horiek? Saioa bukatu ondoren bost partaideek elkarri bostekoa eman zioten... zenbat aldiz agurtu ziren orduan? En fin, Javierrek lortu zuen guregan galderak pizteko zaletasuna...
/////
La charla "Donde nacen los problemas" de Javier Duandikoetxea puso punto final a la entrega de premios de la Olimpiada matemática Eduardo Chillida. Una charla emocionante en la que Javier nos introdujo a través de preguntas abiertas por el mundo de los números primos en cómo trabajan los matemáticos la resolución de problemas. Una charla que los premiados no olvidarán y que seguro que abonó su afición matemática.

No hay comentarios: