2013-11-17

Descartes appletak Java 7rekin ikusteko arazoak nola ekidin


Behin baino gehiagotan aurkeztu ditugu blog honetan, Descartes appletak. Itzelezko lana eginda dago hainbat proiektutan: ADIM, EDAD, La aventura del saber, PI...


Javaren azken bertsioarekin, Javaren 7.40 bertsioarekin hain zuzen ere,  arazoak sortu dira, eta ezin dira applet horrek ikusi. Hori ekiditeko asmoz, eta Descartes material horiek edozein terminaletan (PC, Netbook, Tablet edota Smartphonen) ikusi ahal izateko, Descartes JS teknologiara igarotzen edo itzultzen ari dira lan guztiak. Oraingoz, ez dago material asko itzulita, baina badakigu ekinean dabizela proiektuz proiektu lanean. Orain arte egindakoa hurrengo web gunean topa dezakegu: http://proyectodescartes.org/

Eta zer egin dezakegu, itzulpen lan horietan dabiltzan bitartean?
Java 7 bertsiotik, Java 6.34ra pasatu behar gara. Hori egiteko, honako pauso hauek jarraitu beharko ditugu:
  1. Java 7.40 a desinstalatu: Inicio / Panel de Control / Desinstalar programas / Java 7.40 (orokorrean, Java 7.xy)
  2. Java 6.34 bertsioa deskargatu (kontuz izan behar dugu zein den gure Sistema Eragilearen bertsioa)
  3. Java 6.34 instalatu
  4. Ordenagailua berrabiarazi
Java 6.34 bertsioa bertatik deskarga dezakegu:  http://www.oracle.com/technetwork/java/javase/downloads/jre6-downloads-1637595.html

Gure Sistema Eragilera zein den jakiteko, Inico / Equipo / Propiedades del sistema egingo dogu, eta bertan esango digu zein dan gure bertsioa. Sistema Eragile ohikoenak hauexek dira: 32 bits (x86) edo 64 bits (x64). Hori kontuan izan beharko dugu, gure ekipoan, Javaren zein bertsio jaitsi behar dugun jakiteko.

Aurreko pauso danak emanda, Firefoxean sartzen garenean, honelako leihotxoa agertzen bazaigu:


Goikaldean dagoen ikono gorrian klikatuko dogu, eta "Permitir y recordar" klikatuko dugu.


Horrekin, agur esango diegu gure problema guztiei (Javarekin genituenei, pertsonalak tamalez, ez dira horrelako erraz ekiditen)

Beno ba guzti hau Luis Miguel Iglesiasi esker ikasi dot. Ondo doala esan dezakegu, XP, Vista, Windows 7, eta Windows 8an probatu da, baita Luismik ematen duen Garatu 784: Construyendo juntos el Site del Profesor de Matemáticas ikastaroan, eta biok ematen gabiltzan Garatu 787: Matemáticas Interactivas ikastaroan ere.

Erabilgarria izango zaizuelakoan,

Luismi eta Eider

No hay comentarios: