2014-01-22

Garatu 2014-2015erako, prest gara

Comenzamos el diseño de la oferta formativa del curso 2014-2015 en matemáticas. Haznos llegar tu opinión a mateguay@gmail.com
 /////
Konturatu gabe, eta oraindik aurtengo ikastaroekin bete-betean ari garenean, datorren urtekoak planifikatzen hasi behar dugu.

Garatu ikastaroak bi motatakoak izan ohi dira: entitateetara irtetzen direnak (edozein entitate aurkeztu daiteke ikastaro horiek burutzeko) eta barne kudeaketakoak, Berritzegune Nagusiko kideok, Santiago eta José Manuelek matematika arloan, dinamizatu ohi ditugunak. Hurrengo ikasturtean entitatekoak jarraituko dute eta barne-kudeaketakoak BNk eta B zonalek antolatu ahal izango dituzte, nonbait. Datorren urteko eskeintza zehazteko aurtengotik abiatuko gara:
             163 - Matematika aberatsa gelan: Wiris eta Wirisquizzes  
             164 - Matematika interaktiboak  
             165 - MMM Matemáticas, Moodle y Multimedia  
             172 - Flipped classroom matematikan   
             752 - Matematika eskura
             758 - Haur Hezkuntzako matematikaren didaktikan eguneratzen elkarrekin  
             759 - Lehen Hezkuntzako matematikaren didaktikan eguneratzen elkarrekin  
             782 - Colaboración de profesores de matemáticas en la Nube
             783 - Construcciones matemáticas dinámicas con Geogebra
             784 - Construyendo juntos el site del profesor de Matemáticas
             787 - Matemáticas interactivas
             789 - MM Matematika eta Moodle
             793 - Una metodología basada en la resolución de problemas matemáticos para la eso y el bachillerato

Eskeintza honetan aldaketak egongo dira: dinamizatzaile batzuk erori egongo dira eta beste batzuk gehituko, demandaren arabera ikastaroren bat aldatuko dugu, urte askotan ematen ari direnei deskantsoa emango diegu, arlo berri batzuk sustatu nahiko ditugu (HH eta LHn alderdi manipulatiboa sustatu nahi dugu eta tutorizazioa online hobetzeko ekimeneren bat egin nahiko genuke bultzatu). Aldaketa horiek egokiak izateko zuen nahi eta eritziak ezagutu beharko genituzke: dinamizatzaile, gelako irakasle, berritzegunetako kideena, alegia, azken finean irakasleen behar eta nahietara ahalik eta gehien hurbiltzeko. Zuen iritzi, galdera, proposamen... mateguay@gmail.com era bidali ditzakezue ala Santiago edo José Manuelei helarazi. Eskerrik asko!!!!!
Eskariak: 
  • Geogebra ikastaro bat online
  • SketchUp ikastaroa (presentziala eta online)
  • Teaching and learning Maths in group
  • Problemak ebazten kalkulagailua eta kalkulu orriaz lagundurik (presentziala eta online)
  • Aspectos fundamentales de las matemáticas del bachillerato para abordar con éxito una ingeniería
  • Matematika ahoz eta idatziz hobetzeko baliabide eta praktika onak ///// Recursos y buenas prácticas para mejorar la matemática oral y escrita
  • Matemáticas de cine

No hay comentarios: