2015-09-25

AL-KHWARISMI Egutegi Matematikoa euskaratzen elkarrekin


Al-Kwarizmi elkartearen logoa
Problemen ebazpena da matematikaren muina aspalditik  eta asko dira hura zabaltzeko eta indartzeko plazaratutako ekimenak. Ezagunenetakoa dugu Valentziako Al-Khwarismi Matematika-Irakasleen Elkarteak urtero argitaratutako Egutegi Matematikoa. Bertan, ikasturteko egun bakoitzeko problema bat topa dezakegu eta gure ikasleekin lantzeko aukera ederra eta erraza izan daiteke. bai Olinpiada Matematikorako treba daitezen bai problemen ebazpenarekin zaletu. Problemak Bigarren Hezkuntzarako dira bai DBH zein batxilergorako.

Gure artean askotan entzun dugu zaila dela problemak lantzeko materiala euskaraz topatzea. Noizbait, 10 baliabide euskaraz Problemen Ebazpena geletan lantzeko, bilketan aritu gara eta bi sitetan bildu  LH zein BHrako baliabideak euskaraz zein orokorrean.

Oraingoan berriz Egutegi Matematikoa LANKIDETZAN itzultzeko proposamenarekin gatozkizue. G+ Matematika #Matesarea komunitatean proposatu zen sarrera honetan. Hasi gara dagoeneko eta aste bateko problemak itzultzera gonbidatzen zaitugu,  bukaeran elkarrekin osatutako baliabidea osa dezagun. Erreza da eta ordu laurdeneko kontua izango da. Horretarako zera egin beharko duzu:
1.- Al-Kwarizmi Egutegi Matematikoa 2015-2016 Informazio Orokorra dokumentuan libre dagoen lehenengo astean zure izen-abizenak eta emaila idatzi eta,
2.- Dagokion hilean zure astea itzuli: Iraila, Urria, Azaroa, Abendua, Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, Maiatza eta Ekaina.

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN ZURE IKASLEEI EGUNERO
PROBLEMA BAT EUSKERAZ LANTZEKO AUKERA 

No hay comentarios: