2017-05-08

Estatistika eta probabilitatea Unitate Didaktikoa Geogebrarekin eta Heziberri erara

Mª Teresa Benítez Barquerok urteak eman ditu eikasi-n hautazko eskaintzan, Matematika tailer digitala aukerazko ikasgaian,  tele-tutore lanetan. Oraingoan, eta pilatutako eskarmentu horren ondorioz, Unitate Didaktiko interesgarri bat prestatu du Estatistika eta probabilitatea gaia lantzeko, DBHko 2. mailan eta Geogebra erabiliz.


Teresak bere lana 50 orrialdeetan jaso du Heziberriren itzalean sortzen hasi diren unitate didaktikoen egitura jarrituz. Hala nahi izanez gero ere site batean jarraitu daiteke bere proposamena:




Bestalde, proposamenak Matematikaren esparru honetan DBHko 2. mailako ikasleek landu beharreko gaiak jorratzen ditu:
  • estatistika deskribatzailearen elementuak,
  • taulak eta grafikoak,
  • zentralizazio- eta sakabanatze-neurriak,
  • ausazko fenomenoak…
beste proposamen bat gure inguruan landu ohi diren Matematika Unitate Didaktikoen multzora gehitzeko.


Unitate didaktikoa word formatoan: jaitsi
Unitate didaktikoaren sitea: ikusi
Unitate didaktikoen bilduma: sitea

No hay comentarios: